Meriturik ez zaie falta, aurtengoa urte txarra izan dela jakinda: "Esan digute dena atzeratuta datorrela, horrenbeste euri eta hotz horren berandura arte... Egin duten esfortzu berezia aitortu behar zaie", uste du Marga Gamerndiak, Udaleko Enplegu eta Garapen Zerbitzuko teknikariak. Biharko azokan 21 bat postu egongo dira; horietatik bost Arrasatekoak eta beste bost bailarakoak dira –Aramaio Basarri Barri fundazioko produktuak, besteak beste–. Gainerakoak kanpotik datoz.