Pilatesa, gimnasia hipopresiboa eta yoga probatzeko aukera Musakolako kiroldegian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 18a

Aukea kirol erakundeak maiatzerako ikastaro berri batzuk antolatu ditu. Pilatesa, gimnasia hipopresiboa eta yoga probatzeko aukera eskainiko dute. Pilates saioak maiatzaren 6, 8, 13 eta 15ean izango dira eta gimnasia hipopresiboakoak, berriz, maiatzaren 6an eta 8an. Yoga ikastaroa, berriz, maiatzaren 7an hasiko eta hileko martitzen zein eguen guztietan izango dira klaseak. Izena emateko edo argibide gehiagorako kiroldegira jo behar da. Bestela, 943 77 16 77 telefonora deitzea da beste aukera bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak