Titanio eta nikelaren erabilera aztertu dute MU-n nazioarteko adituekin

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 18a

Nikel eta titanioaren erabileran nazioarteko aeronautikako adituak izan dira gaur Garaia Berrikuntza Gunean. Alor honetan egindako azken aurrerapen eta aukeren berri eman da jardunaldia. Birminghan eta Dortmundeko Unibertsitateetako eta ITP, TIMET eta DMG/Mori-Seiki enpresetako ikerlariek hitz egin zuten.

Aeronautikan dabil hazten gehien azken urteetan nikel eta titanio aleazio ezberdinen erabilera, mundu mailako kontsumo igoera nabarmen batekin batera. Propietate ugariko metalak badira ere, transformatzeko zail eta garestiak dira eta ikerketa eskari handia dago. Alorraren azken berrikuntzak eta egoeraren berri izateko jardunaldia antolatu du gaur Mondran Unibertsitateko Eskola Politeknikoak Gara Berrikuntza Gunean nazioarteko adituekin eta alorreko profesionalekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak