50 bat lagun joan ziren antzezlana ikustera, Joxe Mari Agirretxe Porrotx tartean. Eta dokumentalari dagokionez, haur bat harreran hartzea aztertzen dabiltzan familia eta bikoteak joan ziren gehienbat, baita Arrasateko gazteak ere.
Lan biak Arrasaten estreinatuta, Soraluze, Azpeitia eta Hondarribian dituzte hurrengo hitzorduak. Edozein kasutan, ez dute baztertzen gure bailarara itzultzea: Aretxabaleta eta Eskoriatzara ere ekarriko dituzte lanok, ziurrenik.