Saharar presoei eskutitzak idazteko eta erakusketa bat ikusteko aukera izan zuten plazan batutakoek. Umeek marrazkiak egin zituzten eta, te goxoaren eta musika sahararraren laguntzaz, saharar herriaren eta euskal herriaren arteko samurtasunean topo egin zuten, antolatzaileen esanetan.
PP eta PSOEri saharar herriaren kolonizazioan erantzukizun historikoa eduki izana egotzi zieten eta hori ere salatu zuten pankarta baten bitartez.
Euskal presoen aldeko aldarrikapenak ere izan ziren.


