Udaberriko hitzaldietako lehen saioa

Imanol Gallego 2013ko apirilaren 17a

Gaur hasi da aurtengo Udaberriko Hitzaldi Zikloa, Arrasaten. Bertako historia aztertu eta ezagutzera emateko helburuarekin, 'Historia ondo kontatzearen garrantzia' izeneko saioarekin abiarazi dute hitzaldi sorta.

19:00tan udaletxeko pleno aretoan eman zaio hasiera lehen hitzaldiari. Arlabango bataila (1811-5-23) izenburuarekin Gerardo Elortza historialaria luze mintzatu da. Elortzak ondo ezagutzen ditu historiak gure inguruan utzitako pasarteak, besteak beste, hitzaldiko muina izan den "Arlabango sorpresa". Ondoren, Saioa Altzuak, Eskoriatzako museoko teknikariak, Beste era bateko museo bat hitzaldia eskaini du.  Bukatzeko, Nabarralde elkarteko Anjel Rekaldek Historia ondo kontatzearen garrantzia izenburupean hitzaldia eskaini du eta mahai-ingurua zuzendu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak