Arrasateko PSE-EE alderdiak herriko merkataritza eta turismoa indartzeko plan berezi bat abiatzeko eskatuko dio Udalari hurrengo osoko bilkuran. Herriko kontsumoa sustatzeko bonu edo txartel batzuk ateratzea planteatzen dute sozialistek eta horretarako udal aurrekontuetan partida berezi bat sortzeko eskatu dio Udalari. Bestalde, Merkararitza Berdea sustatzeko eskaera ere egingo dio Diputazioari. Aritz Arrieta bozeramailearen arabera, "ekimen estrategikoa" da eta "oso modu berezian" hartuko dira kontuan Arrasateko merkataritza elkarteen ekarpenak: "Hartu beharreko erabakietan euren iritzia kontuan hartuko da beti".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.