‘Historia ondo kontatzearen garrantzia’ gaur Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 17a

Gaur, eguaztena, izango da III. Udaberriko Hitzaldi Zikloko lehen saioa Arrasaten; 19:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan. Gerardo Elortzak Arlabango batailaz jardungo du (1811-05-23); Saioa Altzuak, beste era bateko museo batez; eta Anjel Rekaldek, historia ondo kontatzearen garrantziaz. Jarraian, mahai-ingurua egingo dute. Zuztarrak Errotuz taldeak, Nabarraldek eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatu dute hitzaldi zikloa.

Euskal Herriko, Leintz Bailarako eta Arrasateko historian sakonduz, "gure herriko zuztarrak errotzeko" helburuarekin dator aurtengo hitzaldi sorta. Historia kontatzearen garrantziaz ariko dira, lau saiotan: gaur, hilaren 24an, eta maiatzaren 8an eta 15ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak