Askapenaren formazio mintegia Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 16a

Euskal Herriko erakunde internazionalista Askapenak antolatuta, II. Formazio Mintegia egingo da Arrasaten, maiatzaren 4an eta 11n, 'Herri jantzia, garaipenaren hazia' lelopean. Etxaluze eraikinean egingo dute mintegia, maiatzeko bi zapatutan, goizez eta arratsaldez. Izena emateko, idatzi formaziomintegia@askapena.org helbidera.

Egitaraua

Maiatzak 4:

  • 10:00 Inperialismoaren erradiografia (Manuel Navarrete, Andaluziako militante komunista eta Red Rojako kidea).
  • 12:00 Borroka feminista eta internazionalista uztartzen (Bilgune Feministako kidea).
  • Bazkaria.
  • 16:00 Herri boterea (Iñaki Gil de San Vicente, pentsalari marxista).
  • 18:00 Mundu arabiarreko matxinadak eta inperioen kontraerasoa (Martxelo Diaz, Garako kazetaria).

Maiatzak 11:

  • 10:00 Europa krisian (Santi Ramirez, politologoa).
  • 12:00 Abya Yala: ezker iraultzaileen egungo erronkak (Susana Gonzalez, Mugimendu Kontinental Bolivartarreko kidea).
  • Bazkaria.
  • 16:00 Euskal Inperialismoa (Luismi Uharte, UEUko irakaslea).
  • 18:00 Alternatiba sozioekonomikoak eraikitzen (Nekane Jurado, ekonomilaria).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak