Helburuak
Hiru helburu izango ditu, nagusiki, ikastaroak:
- Ordenagailua erabiltzen hastea: ordenagailu baten elementuak ezagutu eta erabiltzen ikastea (sagua, fitxategiak…).
- Interneteko sarea ezagutzen hastea: hainbat web ezagutu eta nabigatzen ikastea.
- Korreo elektronikoak eskaintzen dituen aukerak ezagutu eta erabiltzen ikastea.
Ikastaroak 24 orduko iraupena izango du; ekainean izango da, arratsaldetan (egunak eta ordutegia zehazteke daude oraindik); eta dohainik izango da.
Izen-ematea
Apirilaren 30a baino lehen eman behar da izena, eta bi bide daude horretarako:
- 943 76 25 47 telefonora deituz.
- mldebagaraia@euskaltel.net helbidera e-maila bidaliz.