Gaur, 04:30ean, lapurrak sartu dira Uribe auzoko Usue dendan eta erakusleihoa apurtu dute. Denda barruan generotan sailkatuta zuten dena nahastuta agertu da. Auzoko bizilagun batek Ertzaintzari deitu dio gauean eta, ondoren, lapurrek ihes egin dute. "Seguruenik diru bila etorri dira", adierazi du dendako arduradunak. Denda barruan baskula apurtu dute. Hori bai, Ertzaintzak material guztia konfiskatu du, froga gisa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.