Ivan Velasco, behin-betiko diagnostikoaren zain

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 16a

Bihar, eguaztena, proba gehiago egingo dizkiote Caja Rural taldeko txirrindulari arrasatearrari, hausturen zenbaterainokoa zehaztu eta, horren arabera, ebakuntza eta datak finkatzeko egubakoitzean. Pasa den domekan, Frantzian, Tro Bro Leon lasterketa korritzen ari zela erorikoa izan eta lepauztaia eta eskerreko eskumuturra hautsi zituen; toki bietan plakak eta iltzeak ditu lehendik. "Beste erremediorik ez-eta, baikor" ageri da Velasco.

"Pena da, egunetik egunera hobeto sentitzen nintzelako, eta aurrera jarraitzeko eta taldea laguntzeko gogoz nengoelako. Orain, zain egotea dagokit eta dena ondo irtengo den itxaropena izatea, ahalik eta azkarren norgehiagokan egoteko berriz", azaldu du Arrasatekoek. 

Itxaronaldia "gogorra" egiten ari zaion arren, inguruko jendearen babesa "handia" dela eta egoerari buelta emango diotela dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak