Astelehen arratsaldea asteburu bihurtu zuen Atlantako laukoteak kantuen punk-pop melodia goxoez eta gitarren indarrari esker. Taldeak, 3 urteko ibilbidean, kaleratu dituen hiru lanak; The Biters, Hang Around With eta All Chewed Up, errepasatu zituen eta gazteak izan arren, kantu borobilak egiten dakizkitela frogatu zieten Taupara hurbildu ziren ikusleei.
Dagoeneko hilabete eta erdi daramatzate Europan barrena kontzertuz kontzertu publikoaren errespetua lortuz, eta kontzertu aurretik neke hori sumatzen zen arren, lehen akordea jo eta oholtza gainean hustu egin ziren The Biters-ekoak. Esan bezala emanaldiak astelehen arratsaldea ahaztezina bihurtzeko osagarri guztiak zituen, eta Atlantakoek ez zuten kale egin.
Kontzertua amaitu bezain laster, ikusle gehienak The Biters-en kamiseta jantzi eta biniloa eskuetan zutela taldekideekin hitz egiteari ekin zioten, eta baxu jolearen urtebetetze eguna zela jakinda, festak dezente iraun behar zuela agerikoa zen.
Arrasatearrek astelehenak ere rock and roll-erako egunak direla argi utzi zuten.