Maracas Para Dos taldearen ordez Playa Canallak emango du kontzertua Koolturren

Ander Larrañaga 2013ko apirilaren 16a

Eguen honetan, apirilaren 18an, 22:00etan, Maracas Para Dos-ek ezingo du kontzertua eskaini Kooltur Ostegunak ekimenak programatutako egitarauan. Bikote honen ordez, talde handiago bat etorriko da Arrasateko Gaztetxera: Playa Canalla.

Soula odolean daramaten musikariak dira: erritmo latinoak eta Funky doinuak nahastuz jaiotako taldea da. Gorputza askatzeko eta dantzan eramaten uzteko profesionalak dira hondartza zitalekoak. Beraz, eguenean, bainujantzia hartu eta Playa Canallaz gozatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak