Mendi eskia eta Bizkaiko Bira, asteburuan Besaideren eskutik

Ubane Madera 2013ko apirilaren 16a

Gaur da azkeneko eguna izena emateko Cavallers-Besiberrin mendi eski irteerarako (Besaideren egoitzan, 19:30-20:30). Eta gaur eta bihar bukatuko da, berriz, Bizkaiko Birako 14. etapan izena emateko. Bi irteerak oraingo asteburuan dira. Bestalde, Arrasateko mendi elkarteak iragarri du aurten ere egingo dutela Mendi Tour-a, Arrasaten, maiatzaren 7an.

Mendi eski irteerari dagokionez, irteera horretara joateko, "federatuta egotea, zapaldu gabeko elurretan eskiatzen jakitea eta kranpoiak eramatea beharrezkoa da".

Bizkaiko Birari dagokionez, berriz, oraingo honetan Okendo-Areeta da egingo duten ibilbidea.

Eta Mendi Tour-ari dagokionez, maiatzaren 7an, 20:30ean, Amaia antzokian, "mendi eta abentura zinerik onena" eskainiko dute, honako ikus-entzunezkoekin:

Moonwalk - 4'

USA: 2012

Zuzendaria: Mikey Schaefer

Ekoizlea: Bryan Smith

Of souls + water: The nomad - 7'

USA: 2012

Zuzendaria: Skip Armstrong

Ekoizlea: ForgeMotionPictures

Why - 8'

USA: 2011

Zuzendaria: Corey Rich / Dane Henry

Ekoizlea: Corey Rich Productions

Bajo cero - 20'

Spain: 2012

Zuzendaria: Egoi Markaida

Ekoizlea: Marmoka Films

Origins: Obe and Ashima - 22'

USA: 2011

Zuzendaria: Josh Lowell

Ekoizlea: Big UP Productions and Sender Films

Silbergeier - 20'

France: 2012

Zuzendaria: Vlad Cellier

Ekoizlea: Baraka Film


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak