Arrasateko Gaztetxearen urteurren ospakizunak

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 16a

Gaztetxeak urteak betetzen ditu eta ospatzeko asmoz hainbat ekintza antolatu dituzte arduradunek.

Hemen egitaraua:

- Eguaztenean, apirilak 17, Nazioarteko preso politikoen eguna dela eta Herriko plazan Saharako preso politikoei gutunak idazteko aukera egongo da arratsaldeko 18etatik aurrera.

- Egubakoitzean aldiz, apirilak 19, Karrika Antzerki Taldea egongo da Gaztetxean 22:00tatik aurrera, ‘Lurra Astinduz’ antzezlanarekin.

- Zapatuan, apirilak 20, emakumeentzat jaialdi feminista antolatu du Arrasateko Emakume Txokoak, egun osoko egitarau bat prestatu dutelarik.

- Asteari amaiera emateko apirilaren 21ean, domeka, bi libururen aurkezpena: Patxi Irurzunen "la tristeza de las tiendas de pelucas" eta Oscar Behorlegiren "La insumision en Navarra" liburuak aurkeztuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak