Dragoi taldekoek lan txukuna egin zuten zapatuan Gasteizko aerobic txapelketan

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 15a

Zapatuan jokatu zen aerobic-eko Gasteiz Hiria txapelketan Arrasateko neskek lan polita egin zuten. Bakarka Araitz Altubek lehen postua eskuratu zuen  eta, taldeka, Olatz Fernandez, Jone Goikolea, Leire Gonzalez, Leire Poyato eta Saioa Arriolak bigarren geratu ziren. Maiatzean jokatuko den Espainiako txapelketan izango diren taldeetako batzuekin lehiatu ziren Dragoi taldekoak

Emaitza guztiak:

  • TALDEKA: Olatz Fernandez, Ione Goikolea, Leire González, Leire Poyato eta  Saioa Arriola. 2. postua
  • BAKARKA: Nerea Otxoa 3. postua
  • BAKARKA:Eider Altube. 2.postua
  • BAKARKA: Araitz Altube. 1.postua
  • BIKOTEA: Eider Altube eta Olatz Fernandez. 5. postua
  • BIKOTEA: Mirentxu Amozarrain eta Maialen Gallardo. 7. postua
  • BIKOTEA: Maialen Diaz eta Ane Gorosabel. 4. postua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak