Jaia eta bazkaria egingo dute Arrasate Musikalekoek maiatzaren 25ean

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 15a

Aurten 40. urteurrena ospatzen dabil Arrasate Musikal eskola. Maiatzaren 25ean egun handia ospatu gura dute jai musikal batekin eta bazkari herrikoiarekin ikasle, irakasle eta gurasoekin. Datorren astelehenetik maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik izenematea (10 euro), Arrasate Musikalen bertan. Urteurreneko ospakizun kamisetak ere aterako dituzte. Horiek ere eskolan bertan ipiniko dituzte salgai 5 euroan. 

Maiatzaren 25ean festa eguna izango da Arrasate Musikalekoentzako. 40. urteurreneko jai nagusia egingo dute orduan eta jai musikala eta bazkari herrikoria egongo dira. 10 euro da bazkaria eta izenematea apirilaren 22tik maiatzaren 3ra izango da. Egun horretarako kamiseta ere aterako dute eta hura ere eskolan eros daiteke, 5 euroan, esandako epean. Ospakizunekin jarraituz, DVD-a ere osatu gura dute. Honela, hori osatzeko, Arrasate Musikaletik deialdia egiten dute inork argazki ala material zaharrik izango balu, bidaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak