Mondrako neskak zapore gazi-gozoz, Logroñotik bueltan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko apirilaren 14a

Mondrako neskek ezin izan zuten garaipena erdietsi Logroñoren kontra zapatuan jokatutako partiduan; 2-1 erakusten zuen markagailuak amaieran.

Andoni Ezkurrak norgehiagokaren bi aldeak azaldu ditu: "Lehenengo zati oso ona jokatu dugu, eta 0-1 joan gara aurretik. Baina bigarren zatia Logroñokoena izan da".

Hogei minuturen faltan berdinketaren gola iritsi zen eta azkenean puntuek ihes egin zien eskuetatik. Ligako azken partidua etxean jokatuko dute asteon, Oiartzunen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak