Otxia txakolina kalean da

Imanol Gallego 2013ko apirilaren 14a

Gaur aurkeztu dute Otxia txakolineko aurtengo uzta. Aurreko urteetan bezala Kajoi taberna kanpoan jende dezente elkartu da Felix Etxagibelek Artazubiaga baserrian egiten duen txakolina dastatzeko. Tragoxkari laguntzeko, mokadutxoa ere eskaini dute.

"Suabeagoa da, baina propio duen garraztasun puntu hori mantentzen du" dio Otxia txakolina berri duen herritar batek. Felix Etxagibel txakolingileak antzerako iritzia dauka. Azken urteko uda "ona" izan dela dio eta horri esker, Bedoñako maldetan egiten duen txakolinak presentzia ezin hobe bat izateaz gain, oso zapore ona dauka.

Kajoi taberna kanpoan giro polita sortu da eta apur-apurka txakolinak zenbait lagun koadrila elkartu ditu. "Kaxa pare bat banatuko ditugu", dio Antonio Murillo Kajoi tabernako arduradunak. Beti bezala, Kajoi tabernan bertan edo Bedoñako Artazubiaga baserrian egongo da eskuragarri Otxia txakolina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak