Kandelei putz, Arrasateko Gaztetxearen 22. urteurrenean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko apirilaren 14a

Hogeita bi urte bete ditu Arrasateko Gaztetxeak aurten eta urtemuga ospatzen dabiltza apirilean zehar. Atzo ere elkartu ziren, eta besteen artean, mahaiaren bueltan eseri eta bazkaria egin zuten.

Goizean Azoka Egunaren baitan, serigrafia tailerra ipini zuten gaztetxeko kideek. Ondoren, bazkal aurretik, poteoa egin zuten. Sukaldean sartu zenik ere egon zen eta zenbait lagunek babarrunak prestatu zituzten; 60 lagun inguru elkartu ziren Seber Altuben mahaiaren bueltan majo jateko.  Ekitaldia egin zuten gero, eta gauean berriz, kontzertua eguna borobilduz.

Apirila ospakizunez lepo

Zapatukoa, baina, ez da ospakizun bakarra izan. AGAKOk ekimen ezberdinak eraman ditu ditu aurrera hilabete hasieratik, tartean, mendi irteerak. 

"Datozen asteotan ere zer egin izango dugu, esaterako hilaren 17an nazioarteko presoei idazteko elkartuko gara; 20an Emakumeen jai feminista egingo dugu; hainbat hitzaldi antolatu ditugu gainera. Esan behar da, hitzaldiak formatzeko moduak direla, eta jende guztia gonbidatu gura dugu gaztetxera gerturatzera eta parte hartzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak