Donostiako auzipetuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Portaloian

Imanol Gallego 2013ko apirilaren 13a

Donostian arratsaldean egin den eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa baino lehen, Arrasateko Portaloian Ezker Abertzaleak agerraldia egin du. Aurreko astean Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako 8 gazteren aurkako seina urteko epaia berretsi zuen eta erabaki horren aurka azaldu dira.

Ernai gazte taldeak elkarretaratzea egin du astelehenean Donostian auzipetu dituzten 8 gazteei elkartasuna adierazteko. Gazte 1 + ez lelopean egoera hori salatu dute gaur eguerdian.

Bertaratu direnen ustez "egoera errotik" aldatu den arren, "Espainiako eta Frantziako estatuek eskubide zibil eta politikoen urraketarekin jarraitzen dutela salatu dute".

Aske Gunea

Bulebarrean auzipetuei elkartasuna adierazteko Aske Gune deritzon toki bat sortu du Ezker Abertzaleak. Bertan, hitzaldiak, eztabaidak, kantaldiak... izango dira egunero 9:00etatik 20:00etara. Ernaik "arrasatear orori" datorren martitzenean bertaratzeko "deialdi berezia" egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak