Ibai-Arte merkatari elkarteak bere bezeroen fideltasuna saritzeko ekimen berri bat abiaraziko du apirilaren 15ean, maiatzaren 31ra arte. Hamar eurotik gorako erosketetan Ibai-Arte txartelarekin ordaintzen duten bezeroen artean 8.000 euro zozketatuko dira saltoki berean egiten diren erosketetan trukatzeko bost euroko diru-txarteletan. Saritutako txartelak 2013ko ekainaren 30a baino lehen trukatu beharko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.