Arrasateko Ezker Abertzaleak mobilizazioak antolatu ditu Donostiako atxiloketak salatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 12a

Arrasateko Ezker Abertzaleak mobilizazioak antolatu ditu Donostian izandako atxiloketak salatzeko: "Ezker Abertzaleak dei egin nahi die arrasatearrei parte har dezaten Donostiako euskal militante gazteen kontra emandako azken epai, eraso eta atxiloketen aurkako mobilizazioetan".

Hauexek dira deitu dituzten mobilizazioak:
-Zapatu eguerdian, 12:30ean, Portaloian egingo den kontzentrazioa.
-Zapatu arratsaldean, Donostian egingo den manifestazioa, 17:00etan. Autobusa egongo da Arrasatetik 15:30ean. Izena emateko Irati tabernan dagoen zerrenda erabili behar da.
Mobilizazioetarako dei egiteaz gain, honakoa ere gaineratu dute: "Kontuan hartu behar da ehunetik gora direla oraindik epaiketaren zain dauden euskal gazte militanteak eta 2007tik hona 250 gazte baino gehiago atxilotu dituztela hainbat sarekadatan. Kaleak bete behar ditugu, ez diogu utzi behar etsaiari gazte bat gehiago bahitzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak