Ludoteketako laguntxoak gaztetxeraino gerturatu dira gaur arratsaldean Garik eskaini duen saio didaktikoan parte hartzeko. Arratsalde pasa ederra egin dute modu horretan, erritmoa landu, abestera ere ausartu dira, eta ipurdia lurretik altxatu eta dantza egitera animatu denik ere egon da.
Saioa modu akustikoan hasi baldin bada, giro rockeroagoan amaitu dute, eta pare bat abesti kantatu ditu oholtza gainetik legazpiarrak. "Gauza benetan kuriosoa da gertatu dena. Akustikoa sarrerako platera bezalakoa izan da, benetan gura zutena gitarra elektrikoak entzutea izan baita". Hala esan digu saioaren amaieran Garik. Eszenatokitik jaisterakoan, gainera, zenbait autografo ere sinatu ditu musikari ezagunak.
Zalantza barik, gaueko emanaldirako motorrak berotzen joateko saio berezia.