2013-4-1
Udaltzaingoak bitarteko lana egin behar izan zuen elkarrekin bizi diren bi pertsonen arteko liskar baten, Iturriotz kalean.
2013-4-2
Udaltzaingoak neguko aterpea itxi zuen, negua amaitu delako.
2013-4-2
Udaltzaingoak gizonezko bat artatu behar izan zuen Garagartzan. Lurrera erori eta mokorra hautsi zuen eta udaltzainek lagundu eta anbulantziari deitu zioten ospitalera eraman zezan.
2013-4-2
Udaltzaingoak pertsona bat atera zuen Garibai autobus geltokiko komun publikoetatik, barruan irten ezinik geratu ostean.
2013-4-3 (00:20)
Udaltzaingoak ibilgailu bat erretiratu behar izan zuen zabor bilketa oztopatzen zuelako, Uriburu kalean.
2013-4-4
Udaltzaingoak Ertzaintzari abisua eman zion Kanpazar zaharreko bidean lurjausia gertatu zelako.
2013-4-5 (03:59)
Udaltzainak Garibai etorbidean dagoen Forum dendara hurbildu ziren, alarma jo eta jo ari zelako.
2013-4-5
Udaltzaingoak gazteen arteko liskarra baretu behar izan zuen, Uribarri etorbidean.
2013-4-5
Udaltzaingoak lur azpiko edukiontziak jaitsi behar izan zituen Erguin kalean, akats baten ondorioz goialdean geratu zirelako.
2013-4-6
Lurjausi baten ostean, udaltzaingoak errepidea garbitu zuen Jose Luis Iñarra kalean, hilerrirako bidean.
2013-4-7 (01:14)
Erdiko kaleko Denetik dendan gertatutako liskarra baretu behar izan zuen Udaltzaingoak.
2013-4-7
Jet Set diskotekan udaltzainek anbulantzia eskatu eta ospitalera eraman behar izan zuten gazte bat.