Jardunaldiak apirilaren 19 eta 20 izango dira mota guztietako ekintzak egongo dira bertan. Egubakoitzean, dokumental bat emango dute eta zapatuan bi ponentzia, behar izan ezkero, itzulpen zerbitzuarekin, tailerrak eta bisita gidatu bat egingo dira. Guzti horren ostean gainera, gaueko 10etatik aurrera, gaztetxean DJ eta guzti, festa feminista egingo da.
Antolatutako tailerretan nahiz bazkarian parte hartzeko, komeni da izen ematea ahalik eta bizkorren egitea. Horretarako emakume txokoak webgune berri bat sortu du www.jardunaldifeministak2013.com eta bestela, ohi bezala emakume txokoan edo 943 79 41 39 zenbakira deituta ere izena eman ahalko da.
Egitaraua
Apirilaren 19an (egubakoitza)
- 18:30ean, dokumentalen proiekzioa Kultur Ateko Areto Nagusian Feminismoaren ikuspegitik, munduko lau hegaletan gertatzen ari diren prozesuen inguruko dokumentalaren proiekzioa eta osteko solasaldia.
Apirilaren 20an (zapatua)
- 10:00etan, harrera, Kultur Ateko Areto Nagusian.
- 10:30ean, jardunaldien hasiera (bideo batekin).
- 10:45ean, 1. ponentzia: Emakumeak eta boterea: emakumeak botere organoetan egoteak, emakumeen eskubideen eta feminismoaren zabalkundean aurrerapausoak ematea dakar?.
Hizlariak: Arantza Santesteba (Feminista, historialaria eta iritzi-sortzailea) eta Larraitz Ugarte (Feminista, abokatua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea).
- 13:00etan, bisita gidatua: Ezagutu dezagun Arrasate, feminismoaren eskutik…
- 14:00-15:30 Arrasateko Gaztetxean bazkaria.
- 15:30ean, 2. ponentzia: Pankartetatik, politika publikoetara!
Hizlariak: Aurora Iturriotz (Militante feminista eta berdintasun-teknikaria), Joxepa Bornaetxea (Bilgune Feministako kidea) eta Marixe Noya (Berdintasun-politikak sustatzeko enpresa bateko arduraduna).
- 17:00etan, tailerrak (bat aukeratu beharra):
· Nola gestionatu espazioak eta gizarte mugimendu ezberdinak feminismotik? – Pili Alvarez -
· Festiartean: Natur elementu eta parte-hartzearekin eraikitako sinbologia feminista – Amaia Gabilondo -
· Irakurketak lantzeko erak: 50 sombras de Grey – Josune Muñoz -
· Komunikabideei begirada feminista bat – Arantza Santesteban -
- 22:00etik aurrera, emakumeentzako jai feminista Arrasateko Gaztetxean Belen Nevado, DJa eta musikariez lagunduta.
Oharrak:
- Bat-bateko itzulpen zerbitzua egongo da (euskaratik gaztelaniara).
- Prezioa: Jardunaldiak (5€) eta Jardunaldiak bazkariarekin (10€). Ordainketa egunean bertan egingo da harreran.
- Tailerren artean, bat aukeratu behar da.