Arrasateko Sortuk bere kezka azaldu du “azken asteetako gertakari larrien aurrean”

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 10a

"Biziki" salatu dituzte Xabier Lopez Peña eta Angel Figeroa preso politikoen heriotzak, eta frantziar eta espainiar estatuei eskatu die "euskal preso politikoei eta beraien senideei aplikatzen dieten espetxe politika berehala desaktiba" dezatela. Bestalde, babesa eskaini diete Korrikako auziperatu debagoiendarrei, epaileak absolbitu egin zituen arren, orain fiskaltzak epaia errekurritu duelako. Zapatuan Donostian egingo den manifestaziora joateko dei egin diete herritarrei; Arrasatetik autobusa aterako da. Albiste barruan, prentsa oharra osorik.

"Arrasateko sortuk azken asteetako gertakari larrien aurrean bere kezka azaldu gura du.

- Xabier Lopez Peña eta Angel Figeroa preso politikoen heriotzak biziki salatzen ditugu. Frantziar eta Espainiar estatuei Euskal preso politikoei eta beraien senideei aplikatzen dieten espetxe politika berehala desaktiba dezaten eskatu nahi diegu.

- Gure herrikidea den Joseba Garitaonandia duela aste gutxi Espainiako entzutegi nazionalean epaitua izan zen, beste Debagoiendar batzurekin batera. Epaileak absolbitu egin zituen arren, orain fiskaltzak epaia errekurritu du. Auzi honen aurrean gure babesa eskeintzen diegu Debagoiendar epaituei eta entzutegi nazionalaren izaera errepresiboa salatu gura dugu, berehala ixtea exijitzen dugularik.

- Atzo epaitegi gorenak Donostiako 8 gazteri 6 urtetako zigorra ezartzea ere ozen salatu gura dugu. Gaur egun, oraindik ere, militantzia politiko hutsagatik eta torturapean egindako adierazpenengatik gazteak espetxeratzen dituzte gure herrian. Arrasatearrei dei egiten diegu, larunbat honetan, arratsaldean Donostian egingo den manifestazioan parte hartzera. Autobusa 15:30ean aterako da Garibaitik; Iratin egongo da apuntatzeko zerrenda.

Gatazkaren konpobiderako aukerak zabalik dauden honetan, eraso errepresibo guzti hauek oso larriak iruditzen zaizikigu eta herritarrak gonbidatu gura ditugu eraso hauen parean jarri eta kalera ateratzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak