"Aurtengo txakolin berria, usaintsua, arina eta freskoa" da, ekoizle arrasatearrak emandako xehetasunen arabera. Getariako Txakolinaren jatorri izenaren barruan sartuta dago Otxia txakolina.
Ohiturari eutsiz, gaur, domeka, Bedoña auzoko Otxia txakolina aurkeztuko dute Kajoi tabernan. 12:30ean hasiko dira urre koloreko edaria banatzen. "Kaxa batzuk eramango ditut eta bukatu arte", Felix Etxagibel txakolinaren ekoizleak esandakoaren arabera. Eta gonbitea ere egin du: "Nahi dudana da jendeari ezagutzera eman guk lantzen dugun mahatsaren emaitza".
"Aurtengo txakolin berria, usaintsua, arina eta freskoa" da, ekoizle arrasatearrak emandako xehetasunen arabera. Getariako Txakolinaren jatorri izenaren barruan sartuta dago Otxia txakolina.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.