Udaberriko Hitzaldi Zikloaren hirugarrena dator, "gure herriaren zuztarrak errotzeko"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 10a

Zuztarrak Errotuz taldeak, Nabarraldek eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatu dute Udaberriko Hitzaldi Zikloaren hirugarren edizioa. Zikloaren helburu nagusia da Euskal Herriko, Leintz Bailarako eta Arrasateko historian sakontzen joatea: "Gure taldearen izenak dioen moduan, gure herriko zuztarrak errotzen joatea da gure asmoa", adierazi du Zuztarrak Errotuz taldeko Xabier Zubizarretak. Aurtengo zikloa zuzendu dute historia bera kontatzearen garrantzia azpimarratzeari: "Herri guztiek, handiek zein txikiek, egiten dute historia. Baina batzuk kontatu egin dute eta beste batzuek ez; horren garrantziaz jardungo dugu". Zubizarretak berak eta Kepa Urteaga kultura zinegotziak egin dute gaur prentsa agerraldia, Kulturateko areto nagusian. Biak izango ditugu etzi gurean, Goiena Telebistako 'Magazinea'-n (20:15).  Albiste barruan, egitarau osoa.

UDABERRIKO HITZALDI ZIKLOA

HISTORIA ONDO KONTATZEAREN GARRANTZIA

APIRILAK 17, EGUAZTENA  19:00 Udaletxeko pleno aretoan

•    Arlabango bataila  / 1811-5-23             GERARDO ELORTZA
•    Beste  era bateko museo bat            SAIOA ALTZUA
•    Historia ondo kontatzearen garrantzia                           ANJEL REKALDE
•    Jarraian, MAHAI NGURUA


KONBENTZIO GERRATIK DONOSTIAKO TXIKIZIORA 1794-1813

APIRILAK 24, ASTEAZKENA 19:00 Kulturaten

•   "Diputacion a Guerra" Getarian eta Arrasaten    IÑAKI EGAÑA

NAZIO EGITURA ETA HIZKUNTZA

MAIATZAK 8, ASTEAZKENA 19:00      Kulturaten

•    Euskalkien sorrera / Leintzeko euskerie        KOLDO ZUAZO


LOS REYES CASTELLANOS ALFONSO VIII Y X   vs   ARRASATE 

MAIATZAK 15, ASTEAZKENA 19:00     Kulturaten

•    Dialéctica conquistador / conquistado ( 1200 – 2013 ) TOMAS URZAINKI MINA (Gazteleraz)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak