Ternuak eta Euskal Mendizale Federazioak hiru urte luzatu dute babesletza akordioa

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 9a

Alde biek sinatu duten hitzarmenaren bitartez, Euskal Mendizale Federazioak Ternuaren marka eta produktuak bultzatzeko konpromisoa hartu du; eta Ternuak, federazioko eskalada, mendiko lasterketa eta mendiko eskiko taldeak janztekoa. 2016ra arteko balioa du akordioak.

Ternua 2010etik ari da Euskal Mendizale Federazioa laguntzen, Euskadiko Eskalada Selekzioarekin duen harremana lehenagokoa bada ere.

Ternuatik positiboki baloratu dute hitzarmena: "Selekzioko kirolariak arrakasta handia lortzen ari dira nazio eta nazioarte mailetan eta oso pozgarria da gure jantziak eramatea. Euren esperientzia eta iritziek gure produktuak hobetzen laguntzen digute, gainera". Ildo beretik hitz egin dute  federaziotik: "Hitzarmenaren luzatzea oso gauza naturala izan da, Ternuarekin dugun harremanak urteak daramatzalako finkatuta. Bidea elkarrekin egiten jarraitu nahi dugu, datozen urteetako erronkei batera aurre eginez", azaldu du Joseba Ugalde presidente berriak.

Hitzarmen honen bitartez, Ternuak bere presentzia sendotuko du Espainian, outdoor eta mendiko ekintzetako erreferentziazko marka moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak