Arrasateko Canas Esteban enpresako langileak greban

Jagoba Domingo 2013ko apirilaren 9a

Canas Esteban eraikuntza enpresako langileak greban daude apirilaren 2az geroztik. Elkarretaratzeak egiten ari dira egoera salatzeko eta enpresako jabeek negoziaziorako ateak itxi dizkietela diote.

Gaur goizean Arrasateko Biteri plazan elkarretaratzea egin dute Canas Esteban enpresako langileek. Enpresako jabeekin hitz egin ostean greban daude pasa den astetik. Urte osoan 1.000 euro kobratu dituzte eta langileen esanetan, 2 urtez atzerapenak jasan dituzte soldatak kobratzerako orduan. Guzti hori salatzeko elkarretaratzeak egiteari ekin diote, herritarrek egoera horren berri izan dezaten. Horrekin batera, pankartak jarri dituzte herriko hainbat puntutan, baina enpresako jabeek berehala kendu dituztela salatu dute langileek.

Horren guztiaren aurrean, Goiena, enpresako ordezkariekin kontaktuan jartzen saiatu den arren, oraindik ez du lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak