Preso Politikoen Nazioarteko Eguna Arrasatera ere helduko da, Saharako herriari elkartasuna adierazteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 9a

Apirilaren 17an, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta, Arrasateko Askapenak eta Nubi elkarteak  Saharako presoei eta oro har Saharako herriari elkartasun keinu bat bidali gura die. Herriko plazan ekitaldi txiki bat egingo dute (18:00) eta bertan, Saharako presoei eskutitzak eta marrazkiak bidaltzeko aukera egongo da. Gainera, tea hartzeko mahaia eta erakusketa bat ere egongo da ikusgai, Saharako musikaz girotuta. Antolatzaileek egin dute gonbidapena: "Herritar denak gonbidatzen ditugu, apirilaren 17an Saharako Preso Politikoei elkartasuna adieraztera eta Marokoren kolonizazio errepresiboa eta Espainiako Gobernuaren kolaborazionismoa salatzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak