198 lan aurkeztu dira literatur lehiaketara

Ruben Cuesta 2013ko apirilaren 9a

AEDk antolatzen dituen literatur lehiaketetan lanak aurkezteko epea martxoaren 22an izan zen eta aurtengo nobedade aipagarriena izan da Debagoiena guztira zabaldu dela, adin maila guztietan.

Finalisten zerrenda maiatzaren 10ean kaleratuko du epaimahaiak eta behin betiko irabazleen izenak  maiatzaren 16an egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira. Gaia librea izan da lehiaketa guztietan eta ipuinak, poesiak eta bertso-paperak aurkeztu dira 26. edizio honetara. Aspaldiko partez, Eskoriatza eta Oñatitik ere iritsi dira lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak