Ignaziotar Lurraldearen 'ezkutuko altxorrak' Arrasaten

Ruben Cuesta 2013ko apirilaren 8a

Ignaziotar Lurraldearen proiektua zabalduz 'ezkutuko altxorrak' bisita gidatuen egitaraua osatu da. Debagoienean, Arrasateko Garagartzako San Migel Elizako Erretaula deritzon bisita jarraitzeko aukera izango da apirilaren 13an. Egun berean Urretxuko San Martin de Tours elizatik pasako dira eta apirilaren 14an Azkoitiko Gune Historikoan egongo dira.

Martxoaren 2tik ekainaren 23ra bitartean antolatuko diren hainbat ikustaldi gidaturen bidez ezkutuan dagoen ondare hori guztia ezagutu ahalko da, eta bide batez, Gipuzkoako hiru eskualde horiek turismo aldetik eskaintzen dituzten aukeraz (gastronomiaz, izadiaz, museoez...) gozatzeko aukera ere izango da. 

Bisita hauetan parte hartzeko izena eman behar da info@tierraignaciana.com posta elektronikoan edo Debagoieneko Turismo telefonora deituz; 943796463. Bisitaren prezioa 2€ da eta erreserba egiteko azken eguna, bisitaren asteko ostiraleko 12:00ak izango da. Taldeentzako bisita gidatuak ere egingo dira aurrez eskatuta (15 pertsona gutxienez). 

Harribitxiak 

Ignaziotar lurraldean historia, arte eta kultura arloan aurki daitezkeen ondare aberats eta ugariaren harribitxietako zenbait dira. Besteak beste, Loiolako santutegia, Antiguako ermita, Arantzazuko santutegia, Bergarako dorretxe eta jauregiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak