Orio-Zingira udalekuetarako arrasatearrendako izenematea

Ubane Madera 2013ko apirilaren 8a

Apirilaren 15a baino lehen Arrasateko gazteek izango dute lehentasuna Orio-Zingira udalekuetan. Hortik aurrera, bestelako herrietako gazteak ere onartuko dituzte udaleku horietarako. Txatxilipurdi elkartera jo beharra dago izena emateko. 

Orio-Zingirako udalekuak DBH 1. eta DBH 2. mailako ikasleei zuzendutakoak dira. Urtero-urtero arrakasta handia izaten dute, eta berehala agortzen dira bertako lekuak. Beraz, interesa duenari komeni zaio izena ahalik eta lasterren ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak