Hogeitik gora saltoki, Arrasateko moda desfilean

Ubane Madera 2013ko api. 8a, 11:09

Oraingo zapatuko Azoka Egunaren barruko moda desfilean 20tik gora saltokik parte hartuko duela iragarri du Ibai Arte merkatari elkarteak. Jakinarazitakoaren arabera, 18:00etan hasiko da desfilea, azoka plazan bertan egingo dute eta "eskualdeko artisauekin, Emausekin eta Amaia Albes diseinatzailearekin batera" parte hartuko du ekimenean Ibai Artek. Hori guztia, Azoka Egunaren filosofiarekin bat eginez: "Kontsumo lokala eta arduratsua sustatzeko".   

Hona hemen moda desfilean parte hartuko dutenen zerrenda: 

 

  • EMAKUMEZKOEN MODA: Beinke, Luko, Garraxi, Kapikua, Lasagabaster, Gili-Gili, Mabel eta Nothing Without.
  • GIZONEZKOEN MODA: Mabel, Nothing Without, Luko eta Lasagabaster
  • HAURREN MODA: Tipi-Tapa, Ttikitto, Txuntxurunberde eta Haurtxoa
  • LENTZERIAK ETA MERTZERIAK: Sikol eta Josle
  • KIROLAK: Loramendi
  • OINETAKOAK: Artz eta Koro Zabaleta
  • OSAGARRIAK: Resusta Karrikiri eta Haurtxoa
  • ILE-APAINDEGIAK: Toñi, Richi eta Xarma
  • BESTEAK: Oihal, Tamayo eta JG

 

Afari zozketa

Moda desfile horretan parte hartzeaz gainera, Ibai Artek elkarteko kide diren Hilarion, Hotel Mondragon, Txoko 2, Arteaga eta Sara jatetxeetan bi pertsonarentzako afaltzeko 10 afari-bale zozketatuko ditu. Horretarako, gaurtik, apirilaren 8, egubakoitzera bitartean elkartekide diren establezimenduetan erosketak egiten dituztenei zozketan parte hartzeko papertxoak oparituko dizkiote. Zozketa apirilaren 13an egingo dute, moda desfilean bertan. 

Saria jasotzeko beharrezkoa izango da bertan egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak