Arrasatek 25-18 irabazi dio Saiekori

Mirian Biteri 2013ko apirilaren 7a

Etxean geratu dira puntuak. Eskubaloian, bigarren territorial mailan, Arrasatek 25-18 irabazi dio Saiekori gaur goizean Iturripen jokatutako partiduan

Berdinduta hasi zen norgehiagoka, eta lehenengo zatiaren amaierara ere horrelaxe heldu ziren: 12-12. Baina, bigarren zatian, etxekoek abiadura gehiago eman zioten jokoari, eta horri esker, markagailuko aldea handitzen joan zen. Arrasate taldeko atezain Gorkak egindako lanak ere zeresana izan zuen garaipen horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak