Debarro txapelketaren bueltan, Arrasate eta Bergara arteko partidua dago bihar Arrasateko Uarkapen

Mirian Biteri 2013ko apirilaren 7a

Debarro txapelketak aurrera dihardu. Asteon ere hainbat norgehiagoka jokatuko dituzte Debagoieneko pilotariek. Esaterako, senior mailan, bihar, astelehena, Arrasate eta Bergara lehiatuko dira Arrasateko Uarkape pilotalekuan, 21:00etan.

Maila berean jarraituz, egubakoitzean hitzordu bikoitza dute pilota zaleek. Batetik, Aretxabaleta eta Elgoibar taldeen arteko neurketa izango da Aretxabaletan, 19:30ean; eta bestetik, ordu berean, Eskoriatzak eta Bergarak jokatuko dute azken herri horretako pilotalekuan. Bestalde, kadeteei dagokionez, Eskoriatza eta Bergara arteko partidua izango da, besteak beste, egubakoitzean, 19:00etan, Eskoriatzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak