Mariasun Pagoagak bere laugarren filma egingo du

Imanol Gallego 2013ko apirilaren 8a

80 egunean pelikulan parte hartu ondoren, Garaño eta Goenaga zuzendariekin oso harreman estua dauka Mariasun Pagoagak. Eta euren beste proiektu batean parte hartzeko deitu zutenean, ez zuen zalantzarik izan: Arrasateko aktoreak "berehala" eman zien baiezkoa eta Moriarti produkzioaken Loreak Errepidean filmean parte hartuko du.

Bere lehen filmeko lantalde berarekin egingo du lan eta maiatzean ekingo dio filmatzeari. 

60 urteko emakumea

Zinean ia guztia sekretua den arren, zenbait datu eman dizkigu. Loreak Errepiedean filmean, protagonistaren bizilagun bati emango dio bizia: "Iñazi izango naiz, 60 urteko emakume arrunt bat". Paper txikia izango da, baina erraz nabaritzen da Pagoaga oso pozik dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak