Ford Mugarrik estu menderatu zuen Ereintza

Mirian Biteri 2013ko apirilaren 7a

Ford Mugarrik garaipena lortu zuen atzo arratsaldean Ereintzaren kontra etxetik kanpo jokatutako norgehiagokan. 22-23 irabazi zuen. Sailkapenean lehenak izaten jarraitzen dute arrasatearrek, Askartzarekin puntutan berdinduta.

Arrasatearrek partidua "parekatua" izatea espero zuten, eta horrelaxe izan zen. Lehenengo zatia 12-13 amaitu zuten, eta bigarrenean, berriz, hamarna gol sartu zituen talde bakoitzak. Partidua amaitzeko bi minutu falta zirela, etxekoek bi goleko aldea zuten; hutsartea eskatu zuten, eta horrek on egin zien Ford Mugarrikoei, markagailuari buelta ematea lortu zuten-eta. Esan bezala, lehia 22-23 amaitu zen.

Ereintzakoek ondo jokatu zuten; horren harira, nabarmentzekoa ateizak egindako geldiketak. Arrasatearrek, berriz, ez zuten jakin lasaitasunez jolasten, eta hainbat jokaldietan, azkarregi jokatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak