Arrasatek galdu egin du ligako azkeneko partidua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko apirilaren 7a

Arrasate errugbi taldeak ezin izan du garaipen batekin amaitu liga. Zapatu arratsaldean, Elorrion jokatu zuten ligako azkeneko lehia. Igor Isasiren mutilek 23-11 galdu zuten. Hala ere, partidu ona egin zuten eta momentu guztietan erakutsi zuten aurpegia.

Arrasatearrek ondo hasi zuten lehia. Atsedenera 7-11 aurretik joan ziren arrasatearrak; baina, bigarren zatian ezin izan zuten aldea mantendu. Elorrioko taldea hobea izan zen; markagailuan aurretik jarri ziren eta arrasatearrek ezin izan zioten horri buelta eman.
Isasi gustura zegoen taldeak egindako lanarekin: "Azkenaldian gutxi entrenatu dugu eta uste dut taldeak ahal duen dena egin duela. Alde horretatik, gustura gaude".

Arrasateko txapelketa

Behin liga amaituta, lagunarteko lehiak izango dituzte orain arrasatearrek. Datorren apirilaren 20an Eje de los Caballerosera joango dira arrasatearrak, eta itzuliko partidua, maiatzaren 11n jokatuko dute Mojategin. Harreman ona dute Arrasateko eta Zaragozako taldeek, eta horren erakusle da lagunarteko hau.
Ekainaren 1ean, aldiz, Arrasateko zazpinako txapelketa izango dute. Horren bueltan, ohiko den moduan, garagardo jaia antolatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak