Alde zaharreko etxeetako termiten arazoari irtenbide bila dabil Arrasateko Udala

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 8a

Arrasateko Udalak termitak aurkitzeko azterketa bat egingo du alde zaharrean eta egurrezko egitura duten erdialdeko beste zenbait eraikinetan. Horretarako lanak Innodex S.L. enpresari esleitu zaizkio. Azterketa apirilaren 22tik maiatzaren 13ra bitartean egingo da; egun horietan azterketarako dagozkion ikuskapenak egingo dira. Udalak eskatu du ikuskapen horietako arduradunak aintzat hartzea eta etxebizitzetara sarrera erraztea. Hori baino lehen, apirilaren 10ean bilera bat egingo dute azterketa egingo den atarietako bizilagunekin; 19:30ean hasiko da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak