UNE-EN13816 arau teknikoa da, borondatezkoa eta "oso zorrotza", Arrasateko Udalaren esanetan. Arau horrek bidaiarien garraio publikoko zerbitzu bat garatzeko betebeharrak ezartzen ditu. Ziurtagiri hori lortzeko, hainbat baldintza bete behar da, zortzi kategoriatan sartzen direnak, eta horietan finkatzen dira bezeroaren ikuspegitik jasota dauden bidaiarien garraio zerbitzu baten kalitate irizpideak. Alderdi hauek aztertzen dituzte: erabiltzaileari eskainitako zerbitzua, ibilgailuetan sartzeko erraztasuna, jendeari emandako informazioa, ordutegiak betetzen diren, autobusen egoera, bezeroarentzako arreta, segurtasuna eta konforta.
"Bezero misteriotsua"
Irizpide horiek guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko, AENORek "bezero misteriotsua" deitzen duena erabiltzen du, bidaiari anonimo bat izango balitz bezala autobus linea bat hartzen du eta zerbitzuak zelakoak diren ikusten du, bai gertatu litezkeen egoera normaletan bai egoera berezietan.
Horrez gain, bere langileen jarduerak dakartzan arrisku guztien azterketa zorrotza ere egiten du enpresak eta laneko arriskuen prebentzio eta azterketa planak egiten ditu. Horrek ekarri dio OHSAS 18001 ziurtagiria lortu izana.
Azkenik, ISO 14001 ziurtagiriak aitortzen die Leintz Garraioei urteetan ingurumenarekin izandako konpromisoa, ekintza oso zehatzetan ikusten dena: hondakin gutxiago sortzea, ahalik eta gehien berrerabiltzea eta kontsumo gutxiago sortzea, bereziki gidaritza eraginkorra sustatuz eta biodiesela erabiltzearen alde eginez, CO2 emisioak etengabe murrizteko.