Solasaldian pentsionista eta alargunek, osasun eta hezkuntza arlokoek eta gazteek parte hartuko dute. Kopagoa, pentsioen izoztea, aurrekontu murrizketak eta murrizketa sozialen ondorioak izango dituzte berbagai, besteak beste.
Solaskide bakoitzak egoeraren lekukotasun motza egingo du, eta ondoren egoeraren gaineko solasaldia egingo dute.
750 milioiko murrizketa
"Jaurlaritzak 2013an 350 milioi euro gastatu asmo ditu AHT eraikitzeko", azaldu du AHT ez elkarlanak; eta, gaineratu dute: "750 milioikoa izan da gizarte-gastuaren murrizketa, gainera, prest azaldu da Araban eta Bizkaian diru gehiago jartzeko". Horregatik guztiagatik, bailarako sindikatu, eragile, plataforma eta norbanakoei deia luzatzen die solasaldian parte hartzeko.
AHT astakeria iruditzen zaie
Elkarlanari iruditzen zaio astakeria bat dela behar ez den azpiegitura hori eraikitzea: "Ekologikoki, sozialki, eta ekonomikoki. Murrizketa hain larrien garaiotan erabil dezatela dirua jendearentzat", diote.