245.000 euro utzi ditu ONCEk Arrasaten

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko apirilaren 2a

Eguen Santuko zozketan saritutako sei bono saldu zituen Jose Antonio Sanchezek Olarte kalean (Izkiña tabernaren parean), eta egun bereko beste kupoi bat Alfonso Campo Laderok Garibay kalean (Kutxabanken parean). Eta horien bitartez, Arrasatera 245.000 euro joan dira, guztira.

Zenbateko gutxiagoko bestelako sariak ere eman dira Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Barakaldon ere. Beraz, Aste Santuan, ONCEren produktuek EAEn 425.000 euro utzi dituzte, guztira. Donostiako saria, esaterako, martxoaren 27ko zozketan eman zuten, Pinares plazan: 175.000 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak