Txalaparta elkartearentzat 2013ko doke txapelketa

Ander Monedero 2013ko martxoaren 29a

San Isidro eta Txalaparta elkarteek lehia biziko finala jokatu dute.  Guztira, zortzi gastronomia elkartek parte hartu dute txapelketan: San Isidro, Ziorla, Txalaparta, Hamaika Gazte, Herrigain, Irantsube, Bidegain eta Kasino.

Eguraldiak lagunduta, jende asko bildu da Kondekuako zelai inguruan doke txapelketa jarraitzera. SUDC elkartekoek 36 kilo sardina banatu dituzte eta, ekitaldia bukatzeko, Udalaren eta 33. edizioko irabazleek partida jokatu dute. Azken urteetan bezala, txapelketaren irabazleek irabazi eta Udalak ordaindu beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak