Gurutze-bidearekin hasi dituzte Aste Santuko ospakizunak

Ander Monedero 2013ko martxoaren 29a

Goizeko 8etan fededunek Gurutze-bidearekin hasi dituzte Ostiral Santuko opakizunak. Portaloian elkartu eta ospakizuna Santa Barbarako Goikobalu zelaian bukatu dute. Tartean, 14 geldialdi egin dituzte, Jesukristo gurutzatu baino lehen Kalbario mendirainoko ibilbidea irudikatuz.

Gurutze-bidearekin, Arrasateko kristauek Ostiral Santuko ospakizunak hasi baino ez dituzte egin, izan ere,  goizeko 11:00etan elkarteko aitortzak egingo dituzte eta arratsaldean, berriz, Jaunaren Nekealdia eta Heriotza egingo dituzte herriko eliza desberdinetan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak