Los Galerna Madril aldera doaz 'Reverb deunaren prozesioa' egiteko asmoz

Asier Alkorta 2013ko martxoaren 27a

Aurten ere Aste Santutako oporrak kontzertuak eskaintzeko aprobetxatu dituzte Arrasatekoek, eta martxoaren 29an eta 30ean Madril aldera eramango dituzte surf eta rock-and-roll instrumental doinuak. Voltface kolektiboaren laguntzari esker, 'Reverb deunaren prozesioa' izeneko mini-bira antolatu dute astebururako.

Lehenengo kontzertua Madrilgo Gruta 77 aretoan eskainiko dute, Durango 14 surf instrumental taldearekin, egubakoitzean, hilak 29an; eta bigarrena zapatuan, Alcala de Henares herriko Flamingo tabernan. Duela hilabete batzuk kaleratu zuten Surfusion diskoa aurkezten jarraituko dute;hala ere, disko berria izango denaren zenbait abesti berri entzuteko parada izango dute bertara gerturatutakoek.

Disko berria prestatzen

Los Galerna taldea azken hilabeteetan buru-belarri dabil hurrengo diskoa izango dena prestatzen. Oraingo honetan, saxofoiak garrantzia handiagoa izango du, swing estiloari tartetxoa eskainiz; hala ere, western doinuak eta Dick Dale maisuaren oihartzunak ez dira falta izango. Grabazioa maiatzean hastea da hauen asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak