Dirty Brothers taldea Londresera doa Aste Santuan

Jagoba Domingo 2013ko mar. 26a, 18:12

Aste Santuko pazkoa astea aprobetxatuz, Dirty Brothers taldea Erresuma Batuko hiriburura joango da. Hala, gaur egungo punk eszenan marka bereizgarria lortu duen taldeak Egun Ilunak bigarren diskoa aurkeztuko du punk mugimenduaren hiriburua izandakoan.

Londresko bisitarako baina, kontzertu bereziak prestatu dituzte, ohikoak ez diren kantuekin. Dirty Brothers taldeko Salak hauexe esan digu: "Kontzertu hauek festa bat bezala planteatu ditugu; beraz, hiriburuko talde mitiko askoren kantuak egongo dira errepertorioan". Besteak beste, The Bussines, The Crack, Cock Sparrer edo The 101'ers taldeen bertsioak egingo dituzte.

12 Club eta Cakey Muto

Lehenengo kontzertua, 12 Bar Club ezagunean eskainiko dute apirilaren 5ean, egubakoitzean. Bertan, oholtza beste lau talderekin partekatuko dute, hain zuzen: First Wave eta Dogtown Rebels  ingelesekin, Project Reject frantziarrekin eta Milksnake italiarrekin. Hurrengo egunean, berriz, One way ticket fantzineak antolatuko festan, emanaldi akustiko bat eskainiko dute, Go!Zilla taldearekin batera Cakey Muto dendan.

Harrera ona

Kontzertu horiek, The Ricky C Quartet eta Victor Bisonte-ri esker lortu dituztela esan digu Salak. The Ricky C Quartet taldea orain dela bi hilabete gurera etorri zen bisitan, eta Dirty Brothers-ekoak izan ziren haien anfitrioi. Bisita hori dela eta, Londresen jotzeko gonbidapena jaso zuten arrasatearrek, eta ez dute aukera desprobetxatu.

Sala-ren esanetan, aurtengo helburuetako bat Euskal Herrian baino kanpoan jotzea da, Egun Ilunak diskoa harrera oso ona izan duelako hemendik kanpo. Galizian izan dira, Londresera doaz eta Berlin ikuspuntuan dute;beraz helburua betetzen ari direla esan daiteke. Gainera Londrestik bideoklip bat egiteko irudiekin bueltatu nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak